XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Modu batera edo bestera, nik jaitsi beharra daukat.

-Komunera joateko premia daukat, esan dizut.

-Nahiago dut hemen itxoegitea.

-Benetan.

-Behean ez da ondo bidaiatzen.

-Gehiago sentitzen da autobusaren dardara.

Begira gelditu zitzaion emakume haundia, entzundakoa erabat sinistu izan ez balu bezala.

Baina ez zuen ezer esan.

-Joan zaitez komunera.

-Gero jarraituko dugu gaiarekin gaineratu zion berak eserlekutik altxatu eta pasilura ateraz.

-Ez zaitut molestatu, ezta? esan zion emakume haundiak.

-Ezta batere erantzun zuen berak ziurtasun haundiz.

Jarraian, eserlekutik pasilura ateratzen lagundu zion.

Emakume haundia eskaileretan behera ezkutatu eta segituan ordaingune baten argi berde eta gorriak azaldu ziren errebuelta zabal baten bukaeran, eta autobusa frenatzen hasi zen.

Zein lekutan ote zeuden zehazki?

Leihotik begiratu eta autopistatik hamar bat kilometrora bizpahiru herri haundi ikusi zituen, hogei mila biztanlekoen zabalera edo zutenak.

Haietako bat Tarazona ote zen?

Amaren irudia azaldu zitzaion memorian.

Ama artean bizi zitzaiola, han izana zen, bai Tarazonan Uriz hotelean, gaizki gogoratzen ez bazen eta bai Veruelako monastegian, hain zuzen ere amak, garaiko maistra gehienek bezalaxe, Bécquerren poemak maite zituelako, volverán las oscuras golondrínas de tu balcón los nidos a colgar, (...)